Marin errastue I: Anboto (1331m) 2011.eko Martiak 19a

Ez dau Anbotora joateko kantsazino bako biderik. Baina iparreko isurialdea da Anbotoko tontorrera helduteko danatatik malkartsuena. Isurialde honetan hainbat bide topau geinkez arrantza maila desbardinetakoak; Frailiako eta ipar ekialdeko ertzak, Anbotoko sakonako korridorea, Zabalaundi lepora doan balizautako ibilbidea (ibilbide urdina) eta leku bardinera garoan Atxekoa baserritik hasten dan bidea.air jordan 11 retro

Iorreko udalaren aurrean, hamahiru lagun batu gara, goizeko 9etan, Anbotora joateko asmoagaz eta, bide batez, Mariren bizileku diran parajeak ezagututeko. Denpora ona egingo dauela esan leike, eguzkitsua, baina sarri askotan laño pean ikusi dogu Anboto eta bertara joan arte ezin geinke ilusino handirik egin.

Atxondo udalerriko Arrazola auzora heldu eta San Migel elizaren aurrean parau gara argazki bat aterateko.

Elizaren ondoko bide bazterrean, ezkerrean, badau ur gozoa emoten dauen iturria eta ondo ondoan, arrain batzuren bizilekua dan azka bat. Igokera luze  honek ekarriko dauen egarria asatuteko lain ur hartuta, bagoaz apurka-apurka gorantza.

Kotxea itxi dogun parking-etik gora doan bidea segiduko dogu. Handik gitxira Atxekoa baserrirako bidea, eskoiara, atzean itxi dogu. Puntu honetan Anboto adierazle-panel  bat dau baina ez da hau guk segiduko dogun bidea. Bide hori hartu behar da Anboto sakona korridoretik, Frailiako eta ipar ekialdeko ertzetik eta Zabalandira joateko lehenago aitau dodan aldaeratik igoteko.
nike air jordan fusion
Guk artez segidu dogu Zabalandiko lepora helduteko. Bide honek eskoiara bira egiten dau gorenen dauen baserri baten eta hortxe hasten da basoko bidea. Hesi metaliko bat pasauta gero ezkerrera bira bat egin dogu aldats gogor bat igoteko. Bide hau harriz tapizautako bide zidorra bihortuko da gorago.

Ez da luzaro ibili behar pinudiak pagadiari lekua itxiten deutson arte. Eta bitarte horretan Errekaundi errekasto ederra ikusi geinke.
nike air max tailwind 5
Errekastoa kruzau eta metro batzuk gorago ekialdeko hormazarra ikusi leike eta hor dau Anbotoko Señorean kobea “Marin kobie”, gure helburuetako bat. Horrako sarbidea arku itxura deukon pasabide bat da, “Gerriko Kobie”.

 

Barriro kruzau dogu errekastoa eta bete betean sartu gara pagadiz jantzita dauen aldats gogorreko hegalean. Berez, eskoitik doa PR-z markautako bidea (zuri beilegiak) baina guk artez segidu dogu aldats goran. Lurraren umelak nahikoa buruko min emon deusku batek baino gehiagori.

Pagaditik urten gara, Zabalandiko lepoa, eta orduan hartuten dira Anbotoren benetako neurriak. Baina lainoberak ez euskun bere itxurea ikusten itxiten.

Hemetik aurrera GR-z markautako bidea (zuri gorriak) segidu doguz.

Eta atzenean heldu hara Anbotoko tontorrera (1331m). Inguruan lañoa dau eta ez dogu euki hortik ikusten diran paraje ederrak ikusteko erarik.

Anboto laño pean dauenez beste egun baterako itxiko dogu kobak ikusteana.
nike air max penny
Mendian beti hartu behar dira erabagiak eta komeni da aurrez pentsatutea, bidean topauko doguzan arriskuak neurtuteko.

Anbotoko tontorretik kobak ikusteak iparreko isurialdetik bajatutea eskatuten dau. Iparreko isurialdeak hotzak eta umelak izan leitikez sasoi honetan. Kobetara joateko aldats handi batetik 150m inguruko desnibela bajatu behar da. Honen ostean, zeharkaldi bat egin behar da hain zabala ez dan bide batetik, trokea bide honen ertz baten dauelarik. Bide honek Gerriko kobie pasabidera eroaten dau mendizalea. Pasabidea pasauta, bide estu batetik joan behar da Anbotoko Señorean kobea ikusteko. Bide estu honetan badau sano arriskutsua dan puntu bat. Puntu honetan ez dau pausu faltsurik emoterik ondorio lazgarriak ekarriko leukezalako. Hori pasau ez daiten neurriak hartu behar dira,  aseguratuta joatea puntu horretan.

Zeozer jan ostean bajatuteari ekin deutsegu. Anboto moduko mendi bat bajatuteak badeukoz bere arriskuak eta zur ibili beharra dau. Mendi baten tontorrera igon orduan, sarri askotan, nasaitu egiten gara eta ez gara konturatuten igokereak baino arrisku handiagoak ekarri leikezala bajakereak, esate baterako, labainkada bat edo harriak jaustea.
air jordan Discount Code
Beste geldialdi bat egin dugu Zabalandin. Orain esan geinke arriskua pasau dala eta hori igarri egiten da jendearen aurpegietan.

Bajakerea erraztutearren markautako bidea segidu dogu, lehenengo pagadia ezkerretik inguratuz (bidetik) eta Azkillarreko atxan azpitik (marka zuri beilegiak) gero, errekastora heldu arte. Makina bat urtetako pagoak haizeak botata ikusi doguz eta pago honeik bidea be ebagi deuskue aldikadatan.

Errekastoa kruzau eta bagoaz beherantza orain dala hiru ordu igon garan bidetik
nike air max penny
Eta heldu gara parking-era, sano pozik. Hori da taldean ikusi dana.  Helburuetako bat egin barik itxi arren, goiz pasa eder bat egin dogulako. Hurrengorako itxiko dogu Marigaz hamaiketakoa eta espero dogu zuetaz aparte beste jende askok be parte hartutea.

Eskerrik asko.