Lehenengo urteera: Buzoia 2010.eko Zemendiak 6


ray ban cats
Zemendiaren 6-ean, zapatuz, egin eurien Igorreko Kino mendi taldekoek zertu barri daurien mendi elkartearen aurkezpen urteera. Goizeko 9retarako jarrita euken ordua Igorreko udaletxearen aurrean eta jende handirik batu ez zan arren, 15 bat neska-mutil, sano pozik ibili zirean ibilbidean zehar.
Low Price ray ban sunglasses
Lehenengo urteera honetan Igorreko jaietan, txozna gunean, erakusgai jarri zan buzoia ezarri zan, mendi taldea zertu izana ospatuteko era sinbolikoa. Aramotzeko Bidebarriko atxa izan zan aukeratutako lekua; mendi bat ez dan arren, Arratiko paraje ederrak ikusteko erea eskaini egiten deusku.
air max plus
Antolakuntzatik eskerrak emon gura deutse mendi ekintza honetan parte hartu dauen danari. Eta egingo direan beste hainbeste ekintzatan parte hartzeko animau gura daurie jendarte guztia.
nike air jordan 13

2 replies on “Lehenengo urteera: Buzoia 2010.eko Zemendiak 6”

  1. matilde(e)k dio:

    Zuek bai xelebreak!. Hainbeste tontorrak izanda eta… ezerezaren erdian jartzea ere!!!.

  2. Galdera bat egingo dizut. Zenbat tontor daude Igorren?
    Gure asmoa ez zen Euskal Herriko mendien lehiaketarako buzoi bat jartzea baizik eta leku esanguratsu baten egitea. Leku hori aukeratu genuen begiratoki eder bat delako, Igorre eta harana ikusten direlarik.
    Hurrengo batzarrera gonbidatzen zaitugu zure ekarpenak egin ditzazun.

Comments are closed.