Ondo etorri Igorreko Kino mendi kirol taldearen blog-era.

Arratiko lagun talde baten ekimenez zertu dan elkarte honek kirola eginaz naturaz eta mendiaz gozatzeko aukera emoten dau. Blog honen bitartez, egindako eta etorkizunean egingo diran jardueren barri emongo dogu. Bazkideon proposamenak batzeko be bada blog hau. Elkarteko arduradunek proposamen guztiak aztertu eta urteko egitaraua egingo dabe proposamenok kontuan hartuta.

Elkarte hau jende danari zabalik dau. Gugaz hartu emonetan jarri gura izan ezkero, kinomenditaldea@hotmail.com korreoaren bitartez egin ahalko dozue edo Igorreko kultur etxean daukagun txokora etorrita. (Oindinokarren ez dogu ordutegia zehaztu).